ITSASONDO TOPAGUNE

Info

Euskal gazteriak duen indarraren eta konpromezuaren adibide garbiak dira topaguneak. 

Wikipediaren arabera: Gazte Topagunea bi urtez behin Aberri Egunaren inguruan Euskal Herrian egiten den gazte ezkertiar eta abertzaleen bilkura bat da. Bertan hitzaldi eta bestelakoez gain, kontzertuek izaten dute erakargarritasun handia. Hasieran Jarraik deitu zuen, Etxarri-Aranatzen, 1994an. Hurrengo urteetan horrela ere izan zen, harik eta 2000. urtean Gazteriakekin batera Kanbon deitu eta bertan Haika erakundea sortu zen arte. Hurrengo urteetan talde hauen ilegalizazioarekin batera gazte mugimenduko kide ezberdinek deitu dute. 
 

Gure saioa soinu tekb¡nikarien mahaitik ikusita. Eskertza lan izkutua egiten duten soinu teknikari guztiei.

 

Gazte topagune horietako batzuetan parte hartzeko aukera izan degu. 

1998an Oiartzunen ospatutakoan musika jartzera gonbbidatu gintuzten Eneko-Okene Dj Prest eta Dj Zulle (Xabier montoia)-rekin batera. Azken honekin izandako ezadostasunak medio, ez genuen azkenean musika jartzeko aukera izan. 

2000. urtean Kanbon ospatu zen topagunean ere parte hartu izan genuen. Egunean zehar egindako mahai inguruetan batetik eta gauean, Kanboko frontoian egin zen jaialdian Selektah Sound Systemaren lehenetariko agerraldian. Pena handia da asaio horren irudirik ez egotea... 

2004. urtean Itsasondon ospatu zen gazte topagunea eta bertara ere gonbidatu gintuzten. Orri honetako informazio gehiena horri dagokio. 

Selektah Sound Systema, molte MC eta Daddy Jeff mikrofonoak astintzen.


2008. urtean azkenik, Lezon ospatutakoan ere parte hartu genuen. Kasu honetan ez Selektah Sound System bezela, Bertsound system formatoan baizik. Honi buruzko informazio gehiago Bertsound system atalean aurki daiteke. 

ITSASONDO 

Horrela aurkeztu zen eta egitarau hau zuen gure atalak: 

SELEKTAH SOUND SYSTEM - ITSASONDO 2004 

ZER: Musika Beltza Festa 
NON: Itsasondo. Gazte Topagunea 2004 
NOIZ: Apirilak 10, larunbata. 21:00-02:00/02:00-05:00. 
NORK: Intxaurbreak (breakdance), M.A.K. (Rap), Selektah Sound System (Black Power), Josu (perkusioak), Bambu (Rap)... 


GAZTETXE KARPA - MUSIKA GUNEA 

21:00-21:30 
Saioaren aurkezpena. Daddy Jeff eta Molte MC aurkezlea/k, Intxaurbreak Breakdance erakustaldia (1.partea) + Aritz Sound System (musika aukeraketa). 
 

Intxaurbreak taldeko Marta eta Diego. Euren showa eskainiaz.

Diego Stamer, break dantzari maxua...

Marta Urban 13, energiaz gainezka :-)

21:30-22:00 
Daddy Jeff DJ sesioa. 

22:00-22:30 
Banbu (Gasteiz Rap). 

Gasteizko rap talde gaztea.

22:30-23:00 
Banbu DJ sesioa. 

23:00-23:30 
M.A.K Kontzertua 

Mak taldeko lagunak, dantzarien saio batekin lagunduta.

 

23:30-00:00 
Aritz Sound System + Josu + Intxaurbreak (2.partea) 
 

Zigor DZ, Aritz eta Josu perkusioetan.

 

00:00- 00:30 
DZ Dj sesioa 

00:30-01:00 
Selektah Sound System 

01:00-02:00 
Freestyle: Selektah Sound System + Black Jicko + M.A.K. + Banbu... 

SOUND SYSTEM TABERNA 
Karpan eskeinitako emanaldia amaituta, goizeko ordu txikietan, topaguneko taberna improbisatu batean aritu ginen musika eskaintzen Daddy Jeffekin batera. Hau bai gamberroak gu. Eskerrak argazkirik ez dagoen, ustez...

02:00-05:00 
Musika aukeraketa: Aritz Sound System 
Hiru mikrofono egongo dira. 
Freestyle.

 

Eskerrik asko antolatzaile eta gazte mugimendu kjonprometitu guztiari.